Esparru publikoaren okupazioa eta ur mozketak iragarri dituzte gaurko

uriola.eus 2015ko mar. 26a, 08:00

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaurko egunean, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Aranekobidean eta ura kenduko dute Santutxun eta Iralabarrin. 

Gaur eta bihar, martxoak 26 eta 27, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Aranekobidean, 35. eta 37. zenbakien artean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz, ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da tea oinezkoentzat bidea libre izango da etengabe.

Kalea gordailuraino berriro asfaltatzeko okupatuko da esparru publikoa.

Ur mozketak

Gaurko egunean, martxoak 26, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Somosierra Ganeko plazako 1etik 10era; korronte-hartugune partikularra konpontzeko.

Bestalde, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ur mozketa egongo da Remigio Gandasegi Monseñorearen etxaldeko 3, 5 eta 7 zenbakietan. Zabalbideren eta Iturribideren artean igogailuak jartzeko Udalak egingo dituen lanetarako hartuko da neurri hau.