Atxuritarrek Udalari "sinestu" ez, eta "kantxak orain" eskatzeko manifestazioa egingo dute

uriola.eus 2015ko mar. 26a, 10:16

Estalitako kirol-kantxen eraikuntza aldarrikatu dute "enegarren aldiz" dozenaka lagunek, eta biharko deitu duten manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu diete ume, irakasle, guraso eta Bilboko bizilagunei oro har.

Atxuriko Enkarnazio Plazan, hainbat auzo, kirol eta kultur elkartek eta ikasleen zenbait guraso-elkartek deituta, atzo arratsaldean mezu bakarra entzun zitekeen ozen: "Kantxak bai, kantxak orain". Ordubete iraun zuen elkarretaratzean "enegarren aldiz" salatu dute "Udalak proiektu ezberdin bat erakutsi izana". "Oraingoan", kiroldegiaren aurrean kokatuta. Udalak auzotarrei proiektua amaitzeko epe batzuk eskaini dizkien arren, "honezkero ez ditugu sinesten", adierazi dute atxuritarrek. "Obra martxoan lizitatu eta urrian hasiko dutela agindu digute, baina aurreko urtean gauza bera agindu ziguten".

Auzokide eta elkarteen arabera Udalak "kokalekurik onenari uko egin dio". Inguruko eraikinetako bizilagunen talde bat, "aldaketaren aurkako beldurra salduz eta aldarrikapen ustez, ekologistak oihukatuz, mobilizatu dena, pozik uzteko".

Tirabira amaitutzat eman nahi dute. Ez daude ados proposatutako lekuarekin, eta "ez ditugu Udalaren promesak sinesten", adierazi dutenez. Baina, bizilagunen premiak "garrantzitsuagoak" direnez "kokalekua baino", kantxak lehenbailehen eraiki ditzaten "lanean eta borrokan" jarraitzeko prest agertu dira: "Baliabide hau auzoarentzat beharrezkoa dela uste baitugu”.

Manifestazioa udaletxeraino

Atxuri auzoan estalitako kirol-kantxen eraikuntza aldarrikatzeko, bihar, martxoak 27 ostirala, egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin zuten atzoko agerraldian. Manifestazioa 16:45ean abiatuko da Atxuriko eskolatik eta, Erriberan zehar, udaletxeraino joango da. 

 

[2015/03/25] Kantxak bai, kantxak orain

[2015/01/13] Atxuri eraldatzen

[2014/10/14] Kirol kantxari buruz, Enkarnazioko parkeari buruz eta Atxuri auzoko hirigintzako beharrizanei buruz

[2014/10/14] Adostasuna lortuta, Atxurik kirol gune estalia izango du

[2014/10/14] Kirol kantxari buruz, Enkarnazioko parkeari buruz eta Atxuri auzoko hirigintzako beharrizanei buruz

[2014/10/08] Atxuriko Eskailerak. Eskuragarritasunarazoa

[2014/10/08] ATXURIKO PILOTA JAIA 2014

[2014/09/15] Atxuri: auzoko elkarguneen alde, kolpez kolpe!

[2014/03/20] EAJk argi hitz egin behar dio Atxuriko auzoari eta

[2014/02/26] Atxuriko auzokideek kirol espazioaren aldeko eskaria kaleratu dute jai giroan

[2014/02/21] IBAIZABAL: MANIFESTAZIOA ATXURIN

[2014/02/19] Atxuriko kantxen alde dauden elkarteen manifestua

[2013/12/11] Udalaren jardute “ankerrak” Atxuri auzoarentzat beharrezkoa den azpiegitura arriskuan jar dezake Bilduren ustez