BBK Live jaialdirako eguneko sarrerak gaur jarriko dira salgai

uriola.eus 2015ko mar. 26a, 12:00

Uztailaren 9an, 10ean eta 11n Mumford & Sons, The Jesus and Mari Chain eta Muse izango dira kartelburuak, hurrenez hurren.

Bilbao BBK Live jaialdirako sarrerak gaur jarriko dira salgai, uztailaren 9an, 10ean eta 11n Bizkaiko hiriburua zuzeneko rock musikaren Europako erdigune bihurtuko duen jaialdirako, alegia.  Lehenengo eguneko kartelburua Mumford & Sons taldea izango da, eta, horrez gain, Disclosure, Counting Crows, Future Islands edota Black Rebel Motorcycle Club bandek ere emanaldia eskainiko dute. Ostiralean The Jesus and Mary Chain bandak ikuskizun paregabea eskainiko du, baita beste artista nabarmen batzuek ere, tartean Alt-J, Ben Harper and The Innocent Criminals eta Azealia Banksek. Larunbatean, berriz, Muse taldearen presentzia apoteosikoa izango dugu; egun berean Of Monster And Men, The Cat Empire eta beste talde ugari ere arituko dira.

Ostegunean (uztailak 9) eta ostiralean (uztailak 10) jaialdira joateko sarrerek 62 euroko prezioa izango dute; kanpatzeko eremua erabili nahi izanez gero, orduan prezioa 70 eurokoa izango da.  Larunbaterako sarrerek (uztailak 11) 66 euro balio dute, eta 74 euro kanpatzeko eskubidea nahi izanez gero. Jaialdiaren hiru egunetarako bonoaren prezioa 121 eurokoa da, eta 129 eurokoa kanpatzeko aukerarekin.

Egitaraua

Osteguna, uztailak 9

Mumford and Sons

Disclosure

Counting Crows

Future Islands

BRMC

Capital Cities

Of Montreal

Bleachers

Triggerfinger

Dover

Marmozets

Novedades Carminha

...

Ostirala, uztailak 10

The Jesus and Mary Chain

ALT-J

Ben Harper and The Innocent Criminals

Azealia Banks

Catfish and The Bottlemen

Shaka Ponk

James Bay

Zoot Woman

Arizona Baby

Zea Mays

The London Souls

...

Larunbata, uztailak 11

Muse

Of Monster and Men

The Cat Empire

Vintage Touble

The Ting Tings

Kodaline

Delorean

Sheppard

Bear’s Den

...

Sarrerak

- 3 eguneko bonoa: 115€ + 6€ (gastuak) / 3 eguneko bonua + kanpatzeko aukera: 123€ + 6€ (gastuak)

- Eguneko sarrerak:

1. Osteguna: 56€ + 6€ (gastuak) / Osteguna + kanpatzeko aukera: 64€ + 6€ (gastuak)

2. Ostirala: 56€ + 6€ (gastuak) / Ostirala + kanpatzeko aukera: 64€ + 6€ (gastuak)

3. Larunbata: 60€ + 6€ (gastuak) / Larunbata + kanpatzeko aukera: 68€ + 6€ (gastuak)