Bilbobuseko 57. lineak zerbitzua areagotuko du asteburu eta jai egunetan

uriola.eus 2015ko mar. 27a, 08:15

‘Miribilla- Ospitalea’ ibilbidea betetzen duen lineak lanegunetako ordutegi, maiztasun eta ibilbide berberak izango ditu. Aldaketa asteburu eta jai egunetan baino ez da emango.

Larunbatetik, martxoak 28, aurrera ‘Miribilla-Ospitalea’ betetzen duen 57. lineak bere zerbitzua areagotuko du asteburu eta jai egunetan, lanegunetako ordutegi, maiztasun eta ibilbide berberekin. Honela, ‘Miribilla-Ospitalea’ 57. lineak honako zerbitzua eskainiko du:

• Irteerak Miribillatik: 07:30etatik 21:30etara, 60 minuturo eta lehenengo zerbitzua San Adrianetik abiatuko da 07:25etan.

• Irteerak Basurtutik: 08:00etatik 21:00etara, 60 minuturo, eta azkenengo zerbitzua Basurtutik abiatuko da 22:15etan.