Elkartasun kalejira egingo dute GACeko kide atxilotuei babesa emateko

uriola.eus 2015ko mar. 31a, 11:20

Bilboaldeko hainbat gizarte eragilek GAC taldeari elkartasuna adierazteko ekimena antolatu dute gaur arratsaldean Etxebarrieta plazan.

Atzo espainiar poliziak burututako sarekadaren aurrean, gaur, Bilbon mobilizatzera deitu dute hainbat gizarte eragilek, tartean Sare Antifaxistak edota Komite Internazionalistak.

"Muntaiatzat" jo dute Grupos Anarquistas Coordinadosen (GAC) aurkako operazioa eta sarekadaren baitan eginiko zentro sozial baten desalojoa. "Aberatsen aurka egin ordez, Estatuak berriro ere bestelako mundua eraikitzen dabiltzanak kolpatzen ditu". Hori dela eta, "ezin gara geldirik geratu" adierazi dute, eta elkartasun ekimena antolatu dute gaur, martxoak 31, 20:00etan. Etxebarrieta plazatik abiatuko da elkartasun kalejira.