Bilbobuseko zerbitzu bereziak egongo dira Athletic-Getafe taldeen arteko partida dela eta

uriola.eus 2015ko api. 17a, 08:30

Bihar larunbata, apirilak 18, Athletic eta Getafe taldeek 22:00etan jokatuko duten Ligako partida dela eta, Bilboko Udalak Bilbobuseko zenbait linearen zerbitzua luzatuko du, partida ikustera joaten direnei etxera itzultzeko modua erraztearren. 

Azken irteerak

- 28. lineak (Uribarri /Altamira) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

  • Uribarrirantz, Jesusen Bihotzetik: 24:00 – 24:10etan.
  • Altamirarantz,Sabino Araneko 34tik: 24:10etan.

- 38. lineak (Otxarkoaga/Basurtu-Termibus) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

  • Termibusetik:   24:00 – 24:10etan.

- 56. lineak (La Peña-Jesusen Bihotza) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

  • Jesusen Bihotzetik: 24:00 – 24:10etan.

- 57. lineak (Miribilla- Ospitalea) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

  • Ospitaletik: 24:10etan.

- 62. lineak (San Mames/ Arabella) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

  • Jesusen Bihotzetik: 24:00 – 24:10etan.