Bilbobusek zerbitzu berezia eskainiko du Eskuz Binakako Txapelketako finala dela eta

uriola.eus 2015ko api. 24a, 09:30

Bilboko Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du kirolzaleen artean. Horretarako, Bizkaia frontoira joateko lotura-autobusa jarriko du datorren igandean, apirilak 26, Eskuz Binakako Txapelketako finala dela eta.

Hartara, E2 linea 10 minuturik behin irtengo da Plaza Biribilaren inguruetatik (Hurtado de Amezaga, 1),  16:30etan hasita. Berazaluze II- Zubietak eta Bengoetxea VI- Untoriak jokatuko duten partidu nagusiaren bukaeran, linea honek maiztasun eta ibilbide bereko zerbitzua eskainiko du kirolzaleak bueltan ekartzeko, norgehiagoka amaitu eta ordu erdi geroagora arte.

Zerbitzua arintzeko, lotura-autobusek geldialdi bakarra egingo dute frontoira heldu baino lehen Hurtado de Amezaga 50ean joanekoan eta Hurtado de Amezaga 15ean etorrian.

Azkenik, Udalak gogorarazi nahi du Bizkaia frontoitik  Metroaren, trenaren zein tranbiaren geltokietara heldu daitekeela, Bilboko auzoetara zein inguruko herrietara joateko. Gainera, eta partida-egunetan bakarrik, taxi-geralekua jartzen da Askatasuna etorbideko 11. zenbakian.

Informazio gehiago geralekuan, 010 informazio-telefonoan edo Udalaren web orrian: www.bilbao.net.