Oihana Mardaras Santutxun da sei urte eta gero

uriola.eus 2015ko api. 24a, 12:08

Atzo, arratsaldeko 20:00ak aldera utzi zuen Soto del Realeko espetxea eta bertan zain zituen senide eta lagunak. Jarraian Santutxura bidea hartu zuten; 00:30ean, gutxi gorabehera, heldu zen auzora eta auzokideen harrera beroa jaso zuen.

Mardaras 2009ko ekainean atxilotu zuten Frantziako Estatuan Ibai Mateorekin batera kotxe istripu bat izan eta gero. Bertan, lau urte bete zituen ETAko kide izatea egotzita eta ondoren, Espainiako agintarien esku utzi zuten.

Lau sumario izan ditu Mardarasek bere gain. Lehenengoa artxibatu egin zuten, beste batean askatasuna eman zioten; hirugarrenean, apirilaren 14an, EITBren egoitzari eraso egitea egotzita Auzitegi Nazionalak ezarritako 29 urteko espetxe zigorra bertan behera utzi zuen Auzitegi Gorenak froga faltagatik. Azkenik, laugarren sumario batengatik azken epaiketa izan zuen astelehenean, 2008ko apirilean Abusuko Tomas Meabe Casa del Pueblo-ren kontrako ekintzan parte hartzea egozten zioten honetan.

Atzo aske utzi zuten sententziaren zain eta senide eta lagunekin batera Madriletik Santutxurako bidea hartu zuen. Auzora heltzean, 00:30ak aldera, auzokideak zain zituen eta txalo artean harrera beroa egin zioten.  

 

[2014/09/08] Oihana Mardaras santutxuarra EITBren aurkako atentatuagatik epaitzen ari dira Madrilen

[2014/09/22] 29 urteko espetxe zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak Oihana Mardarasi

[2015/04/14] Auzitegi Gorenak Oihana Mardarasi ezarritako 29 urteko kartzela zigorra baliogabetu du

[2015/04/23] Oihana Mardaras santutxuarra aske utziko dute