Mixel Etxekopar, Igelaren Banda eta Itoitz Gaua Loraldiko aleak

uriola.eus 2015ko api. 24a, 13:10

Arkaitz Minerren biolin doinuek Kukai taldeko sei dantzari saltoka eten gabeko mugimenduan jarri zituzten Antton Abadiari ongi etorria emateko. Arriaga antzokiko foyerrera herritar ugari hurbildu zen atzo iluntzean Loraldia jaialdiko hasiera ekitaldira. Bakarrizketa "mundiala" eskaini zuen Aitor Mazo aktoreak, Abbadiaren larruazalean, ikusleen esanetan.

Mende eta erdi ostean, Anton Abbadia heldu da Bilbora, eta Abbadiak berak eman zien hasiera Lore Joko modernuei. Loraldia jaialdiari.

Apirilaren 26ra arte Bilbon Loraldia plazaratuko da. Euskal kulturaren adierazpen guztien topaketa: musika, dantza, teatroa, literatura, bertsolaritza, arte plastikoak, bidaiak… 50 artista baino gehiagoren partaidetzarekin. Artearen eta kulturearen disziplina guztiak batzen ahalegindu dira egitarauan, dena euskaraz eta herritar guztiei zabalik. 

 

ANTON ABBADIA + MIXEL ETXEKOPAR + IGELAREN BANDA

Apirilak 24 ostirala, Rekalde Arte Aretoan, 19:30ean

Alde batetik, atzo estreinatu zen Anton Abbadia ikuskizunaren parte baten errepikapena. Aitor Mazok Anton Abbadiaren izena eta izana berreskuratuko du eta bakarrizketa baten bidez Irlandan sortu zen euskaldun honen bizitza berpiztuko dugu.

Bestaldetik, musika. Euskal musikaren tradizioa oinarri harturik soinu garaikideak sortzen ditu musikari multzo honek. Hegoaldean, Igelaren Banda, Bixente Martinezen gitarra elektrikoaren gidaritzapean eta Iparraldean, berriz, Mixel Etxekopar, musikari berritzaile sutsua eta nekaezina. Lur usaineko doinuek jazz eta musika garaikidearekin dantza egingo dute.

Igelaren banda (Bixente Martinez, Hasier Oleaga eta Amaiur Cajaraville) eta Mixel Etxekopar (musika folk-jazz) + Anton Abaddia (Aitor Mazo, antzerkia-bakarrizketa).

 

ITOITZ GAUA

Apirilak 24 ostirala, Kafe Antzokian, 22:00etan

Lau teilatu kanta ederra sortu zuen taldea orain dela 27 urte desegin zen baina haren oihartzuna ez da isildu. Gaur egun arte Itoizen kantak bolo-bolo dabiltza. Gau honetan hiru talde gonbidatu dituzte gure Itoizen memoriaren mapa berreskuratzeko. Espaloian tributu-taldea da. Joseba Irazoki sekulako moldaketa berriekin abiatuko da eta Hutsa bikoteak bere egingo ditu Juan Carlos Perezek gidatzen zuen taldearen sormen lan miresgarriak.

Espaloian + Joseba Irazoki + Hutsa (musika, pop-rocka)
Sarrera: 15€–12€ 

loraldia.eus

[2015/04/23] Anton Abbadiaren etorrerarekin piztuko da Bilbon euskal kulturaren 'Loraldia'

[2015/04/22] Berriz jaio da Loraldia

[2015/04/21] Loraldia badator!

[2015/04/17] Josu Goikoetxea: Loraldia

[2015/03/25] Loraldia, adieraziko dugu Instagramen zer den euskal kultura?

[2015/03/23] Euskal kultureak Loraldia eukiko dau Bilbon apirilean