Bihar ospatuko da Bilboko Triatloiaren V. edizioa

uriola.eus 2015ko mai. 29a, 08:00

Proba bihar, hilaren 30ean, larunbata, izango da. 10:00etan emango diote hasiera eta 650 parte hartzaile baino gehiago izango ditu. Hiru proba mota egongo dira: igeriketa (1,9 km), bizikleta ibilbidea (90 km) eta oinezko lasterketa (21 km).

Dena prest dago maiatzaren 30ean ehunka triatleta batuko dituen Bilboko Triatloiaren bosgarren edizioa ospatzeko. Kirol proba honek, Innevento Sports-ek eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Bilboko Udaleko eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza dauka. Horretaz gain, triatloiak El Corte Ingles, Edp, Coca Cola, Orbeo, Orca, Rural Kutxa eta Camposen babesa dauka, eta  Ercilla Hotelen kolaborazioa ere.

Hiru probak osatuko dute

-Igeriketa (1.9km) 

-Bizikleta ibilbidea (90km)

-Lasterketa oinez (21km )

Parte hartu nahi duten kirolariak federatuak egon behar dira. Kategoria ezberdinetan parte hartu ahal izango dute: 

-23 azpi: 1992 eta 1993 urteen artean jaiotakoak

-Beteranoak 1: 1963 eta 1972 urte bitartean jaiotakoak

-Beteranoak 2: 1953 eta 1962 urte bitartean jaiotakoak

-Beteranoak 3: 1952an baino lehen jaiotakoak

Bilbao Triatloia, Bilbon sendotuta dagoen proba da jadanik. Izan ere, orain arte 11.200 kirolari inguruk hartu dute parte eta aurten 650 triatleta baino gehiagoren parte hartzea aurreikusten da. Bosgarren edizio honetan izena emateko epea maiatzaren 25era arte egongo da zabalik eta www.bilbaotriathlon.com web orrialdean egin ahal izango da.

Jarduera osagarrien egitaraua

Ostirala, maiatzak 29

•16:00-20:00 Dortsalak jaso

•17:00 Village irekiera

•20:30 Ibilbidearen briefing-a Bidebarrietako Liburutegian

Larunbata, maiatzak 30

•10:00-14:00 Dortsalak jaso

•11:00-13:00 Boxeen irekiera

•13:00 Triatleten auzkezpena

•13:30 Emakumezkoen irteera

•13:35 Gizonezkoen irteera

•14:05 Bizikleta ibilbidearen hasiera

•16:30 Bizikleta ibilbidearen helmugaratzearen hasiera

•17:20 Lehen sailkatuaren helmugaratzea

•19:30 Sari banaketa

•20:30 Probaren amaiera