Bilbo Irabaziz hautagaitzako bi kide kaleratuko ditu Ahal Duguk "hauteskunde iruzurra" egin dutelakoan

uriola.eus 2015ko mai. 28a, 07:30
Argazkia: Ahal Dugu Bilbao

Francisco Samir Ladhou eta Maria Concepcion Garcia Herritarren Kontseilutik kanporatuak izateko prozesua abiarazi du Bilboko Ahal Duguk "engainua egin eta trikimailuen bitartez hautesleak nahasteagatik". Horrela adierazi zuen Lander Martinez Bilboko Ahal Duguko idazkari nagusiak atzo prentsaurrean. Alderdiko asanblak gehiengoz onartutako erabakiaren aurka, beste plataforma bat sortu dute –Ladhouk eta Garciak–, Bilbo Irabaziz-Ganemos izenekoa, azken udal hauteskundetan parte hartzeko.

Joan den maiatzaren 24ko udal hauteskundetan Ahal Dugu alderdiari botoa eman nahi zioten herritar asko nahastuta zeuden. Ez zekiten Ahal Dugu beste alderdi batzuekin bat eginda (Ezker Batua, Equo eta Alternatiba Republicanarekin) UdalBerri izeneko plataforman aurkezten zenik. Lander Martinezek aitortu du alderdiak "hanka sartu" duela Bizkaiko hiriburuan, ez zielako herritarrei ondo helarazi Udalberri zela alderdiaren hautua.

Bilboko Ahal Duguren asanbladaren %80ak babestu zuen Udalberri hautagaitzan parte hartzea ezkerreako beste indar batzuekin. Ahal Duguko kide batzuk, Francisco Samir Ladhou del Arco eta Maria Concepcion Garcia Martos buru zirela, erabaki horrekin ados ez, eta Bilbo Irabaziz-Ganemos hautagaitza aurkeztu zuten.

Bilbo Irabaziz hautagaitzak "engainua egin du eta trikimailuen bitartez hautesleak nahastu ditu", Ahal Duguren arabera. Alderdiak uste du Ezkerra Berdeak, Javier Madrazo Etxebizitza sailburu ohia buru zuena, izan dela Bilbo Irabazizekin iruzur egin nahi izan duena.

Bigarren izan zitezkeen UdalBerri eta Ganemos euren arteko desberdintasunak eta zatiketak alde batera utzi izan balituzte. Bina zinegotzi eskuratu dituzte Bilboko Udalera aurkeztu diren lehen hauteskundetan. Bien batuketarekin EH Bilduk eskuratu dituen 22.705 bozka baino 1.487 sufragio gehiago lortzeko aukera galdu dute. Ahal Dugu alderdi ofizialaren babesa duen UdalBerri-Bilbao en común koalizioak 3.024 bozka gehiago jaso ditu Bilbo Irabaziz-Ganemosek baino.

 

[2015/05/26] Sorpresa handirik ez

[2015/05/26] Hauteskunde ostea bertsotan

[2015/05/25] EAJ garaile, gehiengo osorik gabe

[2015/05/24] Bilbon parte-hartzea %48,11koa izan da 18:00etako datuen arabera

[2015/05/20] Hauteskundeak bertsotan

[2015/05/08] Hauteskunde lehiakorra Bilbon, irabazleagatik baino udalbatzak izango duen konposiziogatik