'Mozal legeen' ondorioz biluzik, isilik eta bilurrez lotuak

uriola.eus 2015ko eka. 25a, 12:57
Argazkiak: Berri-Otxoak eta Sare Antifaxista

Uztailaren 1ean, 'Mozal legeak' indarrean sartzeak jendartean izango dituen ondorioak irudikatu dituzte Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataformako kideek Plaza Biribilean. Biluzik, isilik eta oin-bilurrez lotuak kontzentratu dira 50 bat lagun. Lege berriek "pertsona orok dituen eskubide sozial eta politikoak are gehiago murriztuko dituzte eta gizarte protestak nabarmen kriminalizatuko dituzte". Bilbotarrak 'Mozal legeen' aurka mobilizatzera deitu dituzte.

Plaza Biribilean, iturriaren ondoan, elkarretaratzea burutu ostean, plataformako kideak Areatzara joan dira. Bertan dagoen Balendin Enbeita Urretxindorra bertsolariaren eskulturari mozala jarri diote ahoan. Sinbologiaz beteriko keinua izan da; adierazpen eskubidearen urraketa irudikatu nahi izan dute.

Uztailaren 1ean zen indarrean sartzekoa Espainian Herritarren Segurtasunerako Legea, baina Auzitegi Konstituzionalak tramitera onartu du hainbat alderdi politikok legearen aurka jarritako helegitea. Erabaki horrek atzeratu egingo du prozedura guztia, baina hainbat tokitan gaia landu eta protesta egitera deitu dute.

Bilbon, esaterako, mobilizatzera deitu du Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataformak. Ekainaren 30ean, asteartea, 'Azken dantza' egingo dute Plaza Biribilean, 'Egizu gaur bihar delitu izango dena' lelopean. 19:00etan, Mozal legearen aurka "denok kalera" irteteko mezua zabaldu du jendartean Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataformak.

Uztailaren 1ean, berriz, Moyua plazan, Gobernu Ordekaritzaren aurrean, 11:00etan elkarretaratzea egingo dute.

 

Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataforma

Eragileak: Plataforma de sin papeles Mbolo Moy Doole, Sagarrak, Greenpeace Euskadi, m15m, Berri-Otxoak, Sare Antifaxista, Fundación Paz y Solidaridad, Bizkaiko SOS Arrazakeria, Tosu Betirako, Komite Internazionalistak, Ernai, Salhaketa Bizkaia, Mugitu!, KEM-MOC, Elkartzen.

Jasotako atxikimenduak

Taldeak: Lan, Desazkundea, Ekologistak martxan Bizkaia, Harresiak Apurtuz (Coordinadora de ONG de Euskadi de apoyo a inmigrantes), Argilan, Kakitzat, Antikapitalistak Elkartea, EHGAM, BUSTURIALDEAN LAN ETA BIZI, Mujeres del Mundo 'Babel', Asociación de trabajadoras del hogar (ATH-ELE), Bilboko Kitzikan.

Sindikatuak: ESK, CGT-LK

Alderdiak: EHBildu

 

 

[2015/06/23] 'Mozal legearen' aurka 'azken dantza' egitera deitu dute

[2015/04/18] Mozal Legearen aurrean jarrera aktiboa izateko konpromisoa hartu dute gazte eragileek

[2015/04/17] Bizkaiko gazte eragileek 'Mozal legea'-ren aurkako manifestazioa deitu dute

[2015/03/29] 'Mozal Legeak', "adierazpen eta mobilizazio askatasunaren kontrako eraso zuzena"

[2015/03/27] Herritarrak, koxka bat estuago

[2015/03/26] Kongresuak 'Mozal legeak' onartu dituela salatzeko elkarretaratzea egin dute PPren egoitzaren aurrean

[2015/03/06] Hileta-martxarekin "adierazpen eta mobilizazio askatasunaren kontrako eraso zuzena" irudikatu dute

[2015/03/05] Protesta eskubidearen "heriotzari" omenaldia gaur arratsaldean

[2015/02/26] 'Mozal legeari' aurre egiteko mobilizaziorako deia egin du gizarte eragileen plataforma berriak

[2015/02/26] 'Mozal legea' salatzeko 'Herritarren kriminalizazioaren aurkako plataforma' aurkeztu dute gaur