Bilbao Athletic taldeari harrera udaletxean

uriola.eus 2015ko eka. 29a, 10:21
Argazkia: www.athletic-club.eus

Bigarren A mailara igotzea lortu zuten atzo Bilbao Athleticeko jokalariek Cadiz taldearekin berdindu ostean. Gaur arratsaldean harrera egingo dio Udal Korporazioak gazte taldeari.

Udaletxeko balkoi nagusian berriz ere bandera zurigorria eskegi dute Bilbao Athleticen atzo erdietsitako lorpena ospatzeko. 1-1eko berdinketak dakarren saria, hain zuzen ere. Izan ere, atzoko arratsaldean Kuko Zigandaren mutilek Cadiz taldearen aurka eskuratutako berdinketak hurrengo denboraldian Bigarren A mailan jokatzeko bidea zabaldu dio Bilbao Athletici.

Aurtengo denboraldian eginiko lana eskertzeko, harrera egingo die jolakari eta teknikariei gaur arratsaldean, 18:00etan, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Udal Korporazioko gainerako kideekin batera. Harrera ekitaldia pribatua izango da. 

Partida gogorra

Bilbao Athleticek Cadiz CFrekin bana berdindu zuen Ramon de Carranza futbol zelaian atzokoan. Partida gogorra izan zen oso, baina lehoikumeek lehoi bihurtu ziren abantailari eusteko eta azken kanporaketaren txanpan berdinketa ere egiteko. Jonak bat eta zerokoa egin zuen hasi eta berehala eta Salinasek berdindu zuen azken jokaldian. Ia hogei urte beranduago berriro Bigarren A Mailan da Bilbao Athletic.