Troikari eta austeritateari "oxi"

uriola.eus 2015ko uzt. 17a, 09:24
Argazkia: Ecuador Etxea

Greziar herriari babesa emateko, azken hilabeteetan hainbat aldiz egin bezala, lagun taldea elkartu zen atzokoan ere Arriaga plazan Troikak greziar herritarri ezarri nahi dien "austerizidioa" salatzeko.

"Europa honi ez" eta "borrokak darrai" mezuekin adierazi zuten hainbat bilbotarrek, 70 lagun inguruk,  Troikaren neurriekiko gaitzespena. "Estatu kolpetzat" jo zuten hirugarren 'erreskate plana' eta "oxi" (ez, grezieraz) hitza ozen zabaldu zuten Arriaga plazan.

Azken hilabeteetan eginiko protestetan ez bezala, atzokoan lehen aldiz egin zuten boikotera deia, "Alemaniako bankuei eta enpresei boikot" zioten pankarten bitartez.

Argazkiak: Ecuador Etxea