TAOk ohiko ordutegia izango du gaurtik aurrera

uriola.eus 2015ko ira. 1a, 12:36

Gaur, irailak 1, TAO ohiko ordutegira bueltatuko da. Beraz, aste barruan, goiz eta arratsaldez eta larunbat goizean, Bilbon kotxea aparkatzeagatik ordaindu beharko dute herritarrek.

Abuztua bukatzearekin batera, udako ordutegi askori agur esan diegu. Besteak beste, TAOren neguko ordutegia berreskuratuko da. Gauzak horrela, astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:30ak arte eta arratsaldeko 15:00etatik 20:00ak arte egongo da TAO zerbitzua. Zapatuetan, berriz, ordutegia 9:00etatik 13:30etara artekoa izango da.