Ur mozketak eta esparru publikoaren okupazioak iragarri ditu Udalak biharko

uriola.eus 2015ko urr. 5a, 08:00

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, bihartik hasita aldi baterako itxiko da Ametzolako igogailua eta kalea tarteka itxi eta aparkalekuak zein espaloia okupatuko dira Anselma de Salces eta San Roke kaleetan. Gainera, ur mozketak egongo dira Txotena kalean eta Elorriaga Mendiaren kalean. 

Bihartik, urriaren 6tik 9ra bitartean, zerbitzurik gabe egongo da Trenbideko etorbidean dagoen Ametzolako igogailua. Ostiral arratsalderako, hilak 9, igogailua zerbitzuan egotea aurreikusten dute. Prebentzio-lanetarako hartuko da neurri hau.

Era berean, bihartik azaroaren 20ra, gutxi gorabehera, Anselma de Salces kaleko 18. zenbakiaren eta San Roke kaleko 4. zenbakiaren arteko eramuan kalea tarteka itxi egingo da zirkulaziorako eta espaloiak zein aparkalekuak okupatuko dira. Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat eta okupatutako guneetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.

Elektrizitatearen kanalizazio-lanak espaloitik egiteko okupatuko da espazio publikoa.

Ur mozketak

Bihar, 16:00etatik 19:00etara, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Txotena kaleko 82, 84 eta 86. zenbakietan. Neurria, kale horretako 82 eta 84 zenbakietan ur-hartune partikularrak konpontzeko hartuko da.

Gainera, bihar ere, 16:00etatik 19:00etara, ura kenduko dute Elorriaga Mendiaren kaleko 1A, 1B, 3, 5 eta 6 zenbakietan, ur-sarean lotura-lanak egiteko.