Ur mozketak Errekalde inguruan eta San Inazion

uriola.eus 2015ko urr. 6a, 08:00

Bihar, urriak 7, Bilboko Udalak ur mozketak iragarri ditu Anboto eta Camilo Villabaso kaleetan; Errekalde-Larraskitu errepidean; eta San Inazioko zenbait kaletan.

16:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Anboto kaleko 1. zenbakian eta Camilo Villabaso kaleko 37an. Neurria balbula orokor bat konpontzeko lanek eragingo dute.

Bestalde, 16:00etatik 19:00etara, ura kenduko dute Errekalde-larraskitu errepideko 42 eta 44 zenbakietan. Kasu honetan, 42. zenbakiko ur-hartune partikular bat konpontzeko kenduko da ura.

Bukatzeko, 16:00etatik 19:00etara bitartean, ura moztuko dute Larrakotorre kaleko 23tik 29ra bitarteko zenbaki bakoitietan; Asturias kaleko 2 eta 4an; Kanariar Uharteen kaleko 24tik 30era bitarteko bikoitietan; eta Oñatiko Unibertsitatearen kaleko 1. eta 3. zenbakietan. Kanariar Uharteen kaleko 24an ur-hartune partikular bat konpontzeko etengo da uraren hornidura zerbitzua.