'80 egunean' filma eskainiko dute Zine Kontari 2015 zikloaren baitan

Ane Fernandez 2015ko aza. 24a, 08:30
'80 egunean' filmeko fotograma

Hogei urte bete dituela eta, hainbat ekitaldi antolatu ditu Euskal Herriko Gidoilari Profesionalen Elkarteak. Horien artean Zine Kontari 2015 euskaraz idatzi eta ekoiztutako zinemaren zikloa, SGAE Fundazioarekin elkarlanean. Gaur, 2010ean Jon Garaño eta Jose Maria Goenagak idatzi eta zuzendutako 80 egunean filma ikusteko aukera izango da.

Euskarazko film labur eta luzeak sustatzeko asmoz, gaurtik ostegunera luzatuko dira emanaldiak, Bilboko Campos Eliseos Antzokian. Pase guztiak 19:00etan hasiko dira, eta bi euroko salneurria izango dute (bost euro lau saioetarako pasea hartuz gero).

 

Zine Kontari 2015 - Egitaraua


    •    Azaroak 24 asteartea: Bypass (2012). Patxo Telleriak eta orain gutxi zendutako Aitor Mazok zuzendutako film luzea.


    •    Azaroak 25 asteazkena: 80 egunean (2010). Jon Garaño eta Jose Maria Goenagak idatzi eta zuzendutako euskal filma.


    •    Azaroak 26 osteguna: Bertsolari (2011). Asier Altunak idatzi eta zuzendutako dokumentala.

Egilea: Ane Fernandez zinea.eu

www.gidoi.com

www.sgae.es

[2015-11-11] Bizkaie: 'Zine Kontari', Euskal Herriko Gidoilari Profesionalen Alkartearen eskutik