2015/11/28 11:00 - 21:00

'Babel' Munduko Emakumeak elkartearen urteurren-jaia

'Babel' Munduko Emakumeak elkartearen urteurren-jaia
Harrobia plaza,

Hamasei urte beteko dituela eta, 'Babel' Munduko Emakumeak elkarteak egun osoko festa antolatu du azaroaren 28an, larunbata, Harrobia plazan. 11:00etatik 21:00tara. Harrobia plaza apropos hautatu dute urteurren-jaia ospatzeko, izan ere, bertan zabaldu du elkarteak egoitza berria, 4. zenbakian, hain zuzen ere.

Azoka, tailerrak, jolasak, pintxo-potea, dantza, antzerkia, musika... dentik prestatu dute Babeleko elkartekideek.

Egitaraua

Aniztasun gunea, 11:00-14:00

Eskulanen tailerra: muturrekoak, txapak, paparrekoak, lepokoak...

Marrazketa tailerra: pintura, karikaturak, aurpegi-pintaketa, klarionak, horma-irudiak...

Munduko jolasak: soka-saltoa, boja-jokoa, kanasta...

Munduko artea: tarota, henna, afrikar txirikordak, 'Las escribidoras'...

Gune iraunkorra, 11:00-21:00

Azoka solidarioa: bideoak, argazkiak, margolanak...

Pintxo-potea, 11:00-21:00

Munduko pintxoen barra eta munduko edarien barra

Lotsagabeentzako gunea

Dantza, antzerkia eta musika, 18:00-21:00

Poesia errezitaldia, Bollywood dantzak, 'Tribal fusion' dantzak, Zapalduen antzerkia, Las Kapritxosas, Basfemband, Puchica Muchá taldea eta dantzaldi kolektiboa.

mujeresdelmundobabel.org