63 euskal preso politiko ohiek amnistiaren aldeko aldarrikapena egin zuten azaroaren 14an Etxarri-Aranatzen (Nafarroan). Kartzelan eta ihesean egon diren militante politikoek azaroaren 28an Bilbon egitekoa den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu zuten. Bizkaiko hiriburuko kaleetan oihartzuna izango duten aldarrikapenen artean, euskal presoen askatzea nagusi izango da.
Deia luzatu duten militanteentzat, euskal presoen askatasuna Euskal Herriko bake prozesuan aurrera egiteko "baldintzarik gabeko" baliabide bakarra da. Deitzaileen egoera "konpondua den arren", kartzelan dauden "430 kideak eta mundu osoan zehar ihesean edota deportatuta ditugun lagun guztiak" gogoan izan dituzte.
"Denok egin dugu borroka helburu berdinen alde eta denak libre izan arte guztiok sentituko gara preso", azaldu dute. Deia luzatu dutenen ustez, "inork ez dezan gehiago estatuen errepresioa paira", lehenik "oinarrian dauden arazoak konpondu" behar dira.
kazeta.naiz.eus-etik hartutako albistea