"Denok gara Txetxu"

uriola.eus 2015ko aza. 24a, 13:00
Argazkia: steilas ‏@steeeilas

Hipotekak kaltetutako lagunen Bizkaiko elkarteak protestaldia burutu du Ledesma kalean SPDF enpresaren negoziatzeko borondate falta salatzeko eta Jose Luis Ugalde Txetxu babesteko.

74 urteko Jose Luis Ugalderen aurkako kaleratzea salatzea izan du helburu gaurko ekimenak. Servicios de Protección y Defensa Familiar (SPDF) enpresa "usurerotzat" eta "lapurtzat" jo du Kaleratzerik Ez!-Stop Desahucios elkarteak, Jose Luis Ugalderen etxe kaleratzearen arduradun: "Txetxuk duen etxebizitza bakarra da, eta ez diote bi aldeentzat arrazoizkoa izan daitekeen irtenbidea aurkitzeko hitz egiteko aukerarik eman".
 
Akordio batera iristea borondate kontua dela adierazi dute elkarteko kideek, eta SPDF enpresak ez duela borondaterik agertu: "Eseri, hitz egin eta konponbidera iristea ahal da, baina ez dute nahi".
 
Txetxuren egungo egoera aurrerago beste norbaitena izan daitekeela gogoratu du Kaleratzerik Ez! elkarteak. Horregatik aldarrikatu dute Ledesma kalean, SPDF enpresaren bulegoaren aurrean, "denok gara Txetxu".