Antropologiaren erronkak eta artearen jatorria, Darwinen egunean

uriola.eus 2016ko ots. 12a, 09:12
Argazkia: Zientzia Kaiera

Otsailaren 12an ospatuko da Bilbon hautespen natural bidezko eboluzioaren teoriaren egile den Charles Darwinen jaiotza. Egun honetan, Bidebarrietako liburutegiak bi hitzaldi hartuko ditu: bata, Carmen Manzanoren eskutik, UPV/EHUko Antropologia irakaslea; bestea, Diego Garatek eskainia, Bizkaiko Museo Arkeologikoko arkeologoa.

Arratsaldeko 19:00etan hasiko den jardunaldi honetan Carmen Manzanok ‘Homo generoa: ez dakiguna eta dakigula uste duguna’ izenburua duen hitzaldia eskainiko du. Antropologiak hurrengo urteetan erantzuna eman beharko dien galderetako batzuk aztertuko ditu. Esaterako zein izan zen Homo generoaren aurreko espeziea edo noiz agertu ziren Homo sapiens-en atributu nagusiak, bi oinetan ibiltzeko gaitasuna eta entzefaloaren tamaina handiagoa, esaterako.

Bestetik, Diego Garatek ‘Lehenengo artistak: adierazpen sinbolikoaren jatorriak arakatzen’ izeneko hitzaldia eskainiko du. Helburu estetikoekin eta ideiak transmititzeko gizakiok dugun ahalmenari buruz hitz egingo du: noiz hasi zen gaitasuna garatzen, Homo sapiens-ez gain beste espezieek ere duten ala ez, nola eta non eboluzionatu zuen lehenengo arte horrek… Azken urteotan artearen jatorriaren inguruko ikerketetan burutu den iraultza txikia aurkeztuko du zientzialariak.

Hitzaldiak doakoak dira eta Bidebarrieta Liburutegira sarrera librea da, nahi duen ororentzat.

 

Hizlariak

Carmen Manzano Antropologiako irakaslea eta ikertzailea da. 40 ikerketa-proiektu baino gehiagotan hartu dute parte, zeinetatik aldizkari garrantzitsuetan 30 argitalpenetik gora, kongresuetan hitzaldi ugari, patente bat eta zazpi ikerketa-kontratu atera diren.

Diego Garate Bizkaiko Arkeologi Museoko arkeologia teknikaria da. Bere ikerketa arte paleolitikoak Kantauri isurialdeko arte paleolitikoaren jatorria eta garapenaren azterketan oinarritu da, eta zona horretako eta Pirinioetan aurkitutako apaindutako kobazuloen arteko loturak ere aztertu ditu.

 

Darwinen eguna

2007az geroztik ospatzen dute Bilbon Darwinen eguna. Zientziaren eta jakintzaren pertsona nabarmenek parte hartzeak –Francisco J. Ayala, Pilar Carbonero, Juan Luis Arsuaga eta Manuel Toharia, besteak beste– ekitaldi hau hitzordu garrantzitsua bihurtu da Bizkaiko hiriburuan zientzia eta kultura maite dutenentzat.

UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak, Círculo Escépticok eta Bilboko Udalak antolatzen dute gertakizuna. El Correok, CIC bioGUNEk, Biofisika Bizkaia Fundazioak eta UPV/EHUren Aula Espazio Gelak kolaboratzen dute ekitaldiarekin.

Sarrera doakoa izango da aretoa berte arte. Hitzaldiak streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira webgune honetan: www.kulturguneatb.net

Iturria: zientziakaiera.eus