Merkantzien garraioa behar bezala egiten dela kontrolatzeko urteko lehen kanpaina

uriola.eus 2016ko ots. 12a, 09:00

Astelehenetik, otsailak 15, eta datorren igandera, hilak 12, bitartean Bilboko Udaltzaingoak merkantzien garraioa kontrolatzeko eta zaintzeko urteko lehen kanpaina jarriko du martxan.

Kanpaina Euskal Autonomia Erkidegoko Bide Segurtasunerako Plan Estrategikoaren barrukoa da eta helburu bi ditu:

Trafikoari buruzko Legea dela eta, gidariak gidatzen duen ibilgailurako behar den baimena duela, asegurua indarrean duela eta ibilgailuak baldintza tekniko egokiak betetzen dituela, esate baterako, IAT eginda duela, egiaztatuko dute udaltzainek.

Beste alde batetik, merkantzien garraioan dabiltzan ibilgailuak kontrolatzeko eta zaintzeko, Udaltzaingoak Garraioa Antolatzeko Arautegian ezarritakoa beteko du. Hiru ezaugarri hauek dira ziurtatu beharrekoak:

1. Garraioan jarduteko baimena, gidatutako denborak eta atsedenerako denborak, takografoan jasota daudenak.

2. Gidariaren gaitasun profesionala.

3. Merkantziaren garraiorako baldintzak betetzen direla, salgai galkorrei, izoztuei eta beste batzuei dagokienez.

2015ean Bilboko Udaltzaingoak 5 kanpaina egin zituen merkantzien garraioan ari diren ibilgailuak zaintzeko eta kontrolatzeko. Hauek dira kontrol horien emaitzak:

- Kontrolatutako ibilgailuak: 601

- Jarritako salaketak: 39 (kontrol guztien % 6,5), eta horietatik:

  • Garraio-txartelarekin zerikusia zutenak: 26
  • IAT dela-eta salatutakoak: 10
  • Asegurua dela-eta salatutakoak: 3