Udaltzaingoak hiriko bideetan oinezkoak ez harrapatzeko bigarren kanpaina abian jarriko du

uriola.eus 2016ko api. 29a, 10:02

DAtorren maiatzaren 2an hasi eta 8ra bitartean, oinezkoak ez harrapatzeko kanpaina jarriko du martxan. Bertan, auto gidariek eta oinezkoek hirian duten erantzunkizunei buruz informatu eta batez ere, bakoitzaren jokabideak eragin ditzakeen arriskuez ohartaraztea izango da Udaltzaingoak abian jarriko duen kanpainaren helburua. 

Kanpainaren baitan udaltzainek lau kontrol egingo dituzte egunero, bi goizez eta beste bi arratsaldez, bide-segurtasunaren ikuspegitik arriskutsuak izan daitezkeen oinezkoen pasabideetan. Bestalde, bizikletak ibiltzen diren ohiko lekuetan ere kontrolak egongo dira. 

Udaltzaingoak adierazi bezala, kanpaina arau hausteak zaindu eta gidariek zein oinezkoek zirkulazio-araudia betetzen duten begiratzeko egingo da; ez isunak jartzea, jendea ohartarazi eta arriskuez jabetzea baizik. Lehengo urtean aurrera eramandako kanpainian 75 kontrol egin eta hiru salaketa jarri ziren.