Lau euskaldunen esperientzia Kurdistanen

uriola.eus 2016ko mai. 25a, 09:25

Kurduen proiektu politikoa eta osasun sistema ezagutu asmoz Markel Brouard bilbotarra eta Mikel Gandarias, Adrian Zelaia eta Jon Bingen Landabidea durangarra kurduek Rojava deitzen dioten eskualdean egon dira, Siriako estatuaren baitan. 

Albistegietan agertzen ez den Kurdistanen beste aurpegi bat ezagutu du laukoteak Rojavan: estatuetatik aparte, auzo eta komunitatetan egituratzen dabilen herri bat, emakumeak protagonista dituena.

Euren esperientzia www.ongietorrirojava.wordpress.com blogean kontatzeari ekin diote. Zuzenean entzun nahi duenak gaur, maiatzak 25, izango du aukera, 19:00etan, KRMLn (Fika kalea 44) eskainiko duten hitzaldian.