Txorierri, Enkarterri eta Durangaldeko Bizkaibusetan lanuzteak indartu dituzte

uriola.eus 2016ko mai. 23a, 09:04

Ezkerraldean eta Meatzaldean CCOO eta UGT sindikatuek lortutako akordioa beste eskualdetan lan egiten duten konpainietara zabaltzea espero dute. ELA sindikatua ez da hain baikorra.

Lanuzteak gogortu egingo dituzte aste honetan Txorierri, Enkarterri eta Durangaldean zerbitzua ematen duten Bizkaibus lineatan. Izan ere, hiru ordukoak izango dira txanda bakoitzean gaurtik ostegunera bitartean. Alegia, maiatzaren 23, 24, 25 eta 26an izango dira lanuzteak 07:00etatik 10:00etara, goizez, eta 17:30etik 20:30era, arratsaldez.

Sindikatuek eta Bizkaibuseko kontsezioa Txorierri, Enkarterri eta Durangaldean duten enpresen arteko bilera ostiralean izango bada ere, CCOO eta UGT baikorrak dira. Irtenbidea "ahalik eta arinen" aurkituko duten itxaropena dute. Joan den astean Ezkerraldean eta Meatzaldean enpresekin lortutako akordioa beste eskualdetara zabaltzeko gai izango direla pentsatzen dute.

ELA sindikatuaren aburuz, akordio horrek ez du bermatzen lanpostuen amortizaziorik egongo ez denik. 

 

Maiatzeko lanuzteak

Maiatzaren 23, 24, 25 eta 26an (hiru orduko lanuzteak 07:00etatik 10:00etara, goizez, eta 17:30etik 20:30era, arratsaldez).

Maiatzaren 30ean eta 31n eta ekainaren 8, 9 eta 10ean (lau orduko lanuzteak 07:00etatik 11:00etara, goizez, eta 17:00etatik 21:00etara, arratsaldez).

%30eko gutxieneko zerbitzuak izango dira lanuzteek iraun bitartean.

www.bizkaia.eus

 

[2016-05-16] Gaur, asteazkenean eta ostiralean lanuzteak izango dira Bizkaibusen

[2016-05-13] LAB: "Bizkaiko Foru Aldundia da Bizkaibuseko lanuzteen arduradun nagusia"

[2016-05-12] Lanuzteak Bizkaibusen

[2016-05-09] Bizkaibuseko langileek bi orduko lanuztea egingo dute arratsaldean ere

[2016-05-04] Ordu biko lanuzteak egingo dituzte Bizkaibuseko langileek goizez eta arratsaldez

[2016-04-18] Bizkaibuseko langileak greban maiatza eta ekainean

[2016-03-30] Sindikatuek Bizkaibus enpresekin adostutako akordioa bete ez dela salatu dute

[2014-12-23] Aldundiak lanpostuak ziurtatzen ez baditu, baliteke Bizkaibus berriro grebara joatea

[2014-11-04] Bizkaibuseko akordio berretsi dute Bizkaiko Foru Aldundiak, sindikatuak eta enpresek

[2014-10-31] Aldundia eta sindikatuen arteko aurreakordioak bertan behera utzi du Bizkaibuseko greba

[2014-10-30] Manifestazio jendetsua Bizkaibusen gaztakaren konponbidea eskatzeko