Mikroantzezlanen ziklo berria prestatu dute Bilborecken maiatzaren 26tik 28ra

uriola.eus 2016ko mai. 24a, 12:00
teatropordinero.wordpress.com

'Microteatros Bilbao' programa bueltan dator; izan ere, gai libreko 6 antzezlan txikiren zikloa izango da Bilborock aretoan, maiatzaren 26tik 28ra. 15 minutuko antzezlan txikiak eskainiko dira etenik gabe leku txiki batean. 

Egitasmo honetan, agertokia eta ikusleak batera daude eszenan eta horrela antzerki-arloko esperientzia ezberdina dute bai antzezleek, bai ikusleek.

Ekimen honen laugarren edizio honetara 58 antzezlan txiki aurkeztu ziren. David Valdelvira antzezle eta gidoilaria buru duen epaimahaiak 6 antzezlan aukeratu zituen Bilboko ikusleei eskaintzeko. Formatuta 15x15x15 da; hots, 15 m2 -ko espazioan, 15 ikuslerentzako 15 minutuko antzezlana.

Antzezlan bakoitzerako prezioa: 4 euro