Esparru publikoaren okupazioak eta ur mozketak astelehen eta astearterako

uriola.eus 2016ko uzt. 15a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, astelehenean, uztailak 18, aldi baterako etengo da Betolatzako igogailua. Aldiz, hilaren 19an, espazio publikoa okupatuko dute Xenpelar kalean, Castañosen eta Luis Braile kalean; eta ur mozketak egongo dira Uribarrin zein Kolon de Larreategi inguruan.

Astelehenean, uztailak 18, 08:00etatik 20:00etara gutxi gorabehera,  zerbitzua aldi baterako kenduko da Betolatzako igogailuan; erabilerak higatutako trakzioko kable barriak jartzeko.

Era berean, asteartetik, hilaren 19tik abuztuaren 3ra bitartean, aparkalekua okupatuko dute Xenpelar kalean, 2 eta 4 zenbakien artean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz.

Saneamendu-sarea konpontzeko lanak egiteko okupatuko da espazio publikoa.

Gainera, asteartetik abuztuaren 10era, aparkalekua okupatu eta errei bat estutuko dute zirkulazioaren noranzko batean Castaños kalean, 11. zenbakiaren parean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dituzte eta hemen ere saneamendu-sarea konpontzeko lanetarako okupatuko dute esparru publikoa.

Bukatzeko, asteartean hasi eta gutxi gorabehera hilabete bitan, zirkulaziorako itxiko da Luis Braile kalea, Zarandoa eta Kanariar Uharteen kaleen arteko tartean. Era berean, kale horien gurutzeko erreia estutu egingo dute eta oinezko zein ibilgailuak une oro igaro ahal izango dira.

Kanalizazio-lanak egiteko okupatuko da bide publikoa.

Ur mozketak

Asteartean, 16:00etatik 18:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Matiko kaleko 19tik 31ra bitarteko zenbaki bakoitietan; Uribarri kaleko 11an; eta San Roke kaleko 5ean. Udalaren ur-sarean balbula bat konpontzeko kenduko da ura.

Era berean, 16:00etatik 19:00etara, ura moztuko dute Kolon de Larreategi kaleko 43. zenbakian eta Iparragirre kaleko 26an; ur-hartune bat konpontzeko.