Aste Nagusia 2016

Kalitate "handia" eta musika aukera "zabala" eskainiko dute Bilborocken Aste Nagusian

uriola.eus 2016ko uzt. 18a, 12:30
Bilborocken Aste Nagusian joko duten taldeetako hainbat ordezkari

Urtero legez, Bilborock aretoak Aste Nagusiko metal eta bertako pop rock erakusketa hartuko du, aurten bere XXXI. edizioan. Estilo guztietako 16 talde arituko dira abuztuaren 20 eta 27 bitartean eguneroko bi kontzertuetan.

Bilborockeko kontzertuetan estilo desberdinak, jokatze moduak eta gai guztietako kantak entzun ahal izango dira, "kalitatea ardatz izanik" epaimahaiaren arabera. Aurten Elortegi Anayak taldearen pop rock boteretsua izango da entzungai, Deiedraren folka, La Basuren rapa, Dekoten indie proposamena, Gerenteren pop osoa eta iradokitzailea, FRANCOren dantzatzeko proposamen eklektikoa, Ultimo Enemigoren rock hirikoia, Molikoteren punk rocka; Penadas por la Leyren punka edota Lomoken Hoboken hegoaldeko rock´n´blusa. 

Gainera, aurtengo edizioan "soinu gogorren eta sendoenetako ordezkaritza zabalagoa" egongo da. Grand Matteren rock metalizatua eta Chivoren stoner rocketik hasita, Evil Seedsen metal klasikora, In Thousand Lakesen death metal melodikora eta erakusketa itxiko duten bi taldeak: The Flying Scarecrow, 2016ko Bilboko Hiribilduaren irabazlea, eta Niketz, edizio berbereko Bizkaiko talde onena. 

 

Taldeen hautaketa

Epaimahaiak nabarmendu nahi izan ditu edizio honetan aurkeztutako 81 taldeen "kalitate handia" eta "musika mota zabala". 29 bandek euskara erabiltzen dute euren musikan (joan den urtean baino sei gehiago) eta 16 emakumeren bat dituzte bere kideen artean. Aukeratutakoen artean 3 taldek emakumeen presentzia dute eta 7 talde euskaldunak dira. 

Jatorriari dagokionez, 36 hiriburuko bandak dira eta 47 Bizkaiko herri desberdinetakoak. %43,3 Bilboko taldeak dira eta gainerako %56,6 herrialdean bizi dira. Aukeratutako taldeen artean 7 talde Bilbokoak dira, 3 Ezkerraldekoak (Barakaldo, Santurtzi eta Portugalete) eta veste 6 Basauri, Bakio, Maruri edo Sopela-koak. Bilbo-ren ostean, Etxebarri da ordezkaritza gehien duen udalerria bi taldeekin. 

 

Kontzertuak 

Abuztuaren 20 eta 27 bitartean, egunero bi kontzertu izango dira Bilborocken, 20:00etatik aurrera lehena, eta hurrengoa ordu bat geroago, 21:00etan. 

Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte. 

 

Egitaraua - Aste Nagusiko metal eta bertako pop rock erakusketa 

Abuztuak 21 igandea: La Basu + Dekot 

Abuztuak 22 astelehena: Gerente + FRANCO 

Abuztuak 23 asteartea: Ultimo Enemigo + Molikote 

Abuztuak 24 asteazkena: Grand Matter + Lomoken Hoboken 

Abuztuak 25 osteguna: Penadas por la ley + Chivo 

Abuztuak 26 ostirala: Evil Seeds + In Thousand Lakes 

Abuztuak 27 larunbata: Niketz + The Flying Scarecrow