Azken jai eguna Basurtun

uriola.eus 2016ko uzt. 26a, 08:56
Argazkia: facebook.com/Basurtukojaibatzordea

Santiago eta Santa Ana jaiak ospatzen ari dira Basurtu auzoan. Gaur, azken eguna dute.

Ahalegin handia egin zuten 2015ean basurtuarrek auzoko jaiak berreskuratzeko. Izan ere, 25 urtetan ez zuten jairik izan. Espazio publiko berriak berreskuratzeko ez ezik ohiturak, kultura eta jaiak berreskuratzeko gogoak bultzatu zituen horretara. Auzotarren arteko parte-hartzea eta elkarbizitza sustatu asmoz.

 

BASURTUKO JAIAK 2016 - EGITARAUA

Asteartea, uztailak 26

12:30 Bitsaren festa, Aita Donostia plazan.

19:00 Beti Jai Alai auzoko dantza taldeak EAEko ohiko dantzak eskainiko ditu. 

20:30 Txokolatada eta jaien bukaera. Txosna hurrengo urtera arte itxiko da.