Aste Nagusia 2016

Arriaga eta Gas plazak kaleko antzerkiaren eszenatoki

uriola.eus 2016ko uzt. 26a, 14:10
Trapu Zaharra taldearen 'A cal y canto'

Aste Nagusian kaleko antzerki emanaldi ugari izango dira. Arriaga Antzokiko plazan adin guztietako ikusleentzako ikuskizunak eta Gas plazan umeentzako ikuskizunak. Guztira, 17 talde. 

Aste Nagusiko kale antzerkiak doan eskainiko dizkie bilbotarrei eta bisitariei 15 ikuskizun. Arriaga plazan eta Gas plazan izango dira ikuskizunok. Besteak beste, Trapu Zaharra, Lurrak eta Sardina Freskue euskaldunak, Ludo Circus andaluziarra, Dado Oddballen konpainia konpainia kanadiarra edota Kate&Pasi finlandiarrak ikusteko aukera izango da. Guztia, 17 konpainia, Euskal Herrikoak eta munduko herrialde askotakoak.

Gaien aldetik, "aniztasun handiz" programat du kaleko arte eszenikoen jaialdia Itziar Urtasun Jaietako zinegotziaren esanetan. Umeak eta helduak "harri eta zur uzteko eta guztiek ondo baino hobeto pasatzeko".

Adin guztietako ikusleentzako ikuskizunak Arriaga plazan izango dira. Saio bi egongo dira egunero, 13:30ean eta 21:30ean. Gas plazan umeentzako ikuskizunak izango dira, 19:30ean, lehenengo igandean izan ezik, igande horretan 20:00etan izango baita ikuskizuna.

Aste Nagusiko "antzerki programazio inklusioaren arloan aurrendaria dela" azpimarratu du Urtasunek: "Hainbat ikuskizunetan zeinu bidezko hizkerako interpretea egoten baita eta gainerako ikuskizunetan testu gutxi egoten baita".

 

Arriaga plaza - Egitaraua

Abuztuak 21 igandea - 13:30 - TRAPU ZAHARRA: A cal y canto (Euskal Herria).

Abuztuak 21 igandea - 21:30 - CIRC BOVER: Vincles (Balear Uharteak).

Abuztuak 22 astelehena - 13:30 - WILBUR CLOWN: Piensa en Wilbur (Valentzia).  

Abuztuak 22 astelehena - 21:30 LUDO Circus: LUDO Circus Show (Andaluzia).

Abuztuak 23 asteartea - 13:30 - DADO ODDBALL: Mi tío el jorobado (Kanada).

Abuztuak 23 asteartea - 21:30 - CIA TRESPERTÉ: Oopart (Andaluzia).

Abuztuak 24 asteazkena - 13:30 - VAIVEN: Des-habitat (Andaluzia).

Abuztuak 24 asteazkena - 21:30 - VAIVEN: Des-habitat (Andaluzia).

Abuztuak 25 osteguna - 13:30 - JON ZABAL (Euskal Herria) / KATE&PASI: Suhde (Finlandia).

Abuztuak 25 osteguna - 21:30 - LA FOLLE ALLURE: La Folle Allure (Frantzia).

Abuztuak 26 ostirala - 13:30 - LURRAK: Lurrak (Euskal Herria).

Abuztuak 26 ostirala - 21:30 - LURRAK: Lurrak (Euskal Herria).

Abuztuak 27 larunbata - 13:30 - CIE. JACQUELINE CAMBOUIS: Mlle. Orchestra (Frantzia).

Abuztuak 27 larunbata - 21:30 - CIE. JACQUELINE CAMBOUIS: Mlle. Orchestra (Frantzia).

Abuztuak 28 igandea - 13:30 - BAMBOLEA: Bambala (Madril-Argentina).

 

Gas plaza - Egitaraua

Abuztuak 21 igandea - 20:00 - PANPOTX kultur elkartea: 1,2 ,3 festa (Euskal Herria).

Abuztuak 22 astelehena - 19:30 - WILBUR CLOWN: Piensa en Wilbur (Valentzia).

Abuztuak 23 asteartea - 19:30 - OLIVER MAGOA: Oliver Magic Show (Euskal Herria).

Abuztuak 24 asteazkena - 19:30 - DADO ODDBALL: Mi tío el jorobado (Kanada).

Abuztuak 25 osteguna - 19:30 - CIE. PASABARRET: Tandarica Circus (Katalunia).

Abuztuak 26 ostirala - 19:30 FUERA DE LUGAR: Go out brothers (Madril).

Abuztuak 27 larunbata - 19:30 - BAMBOLEA: Bambala (Madril-Argentina).

Abuztuak 28 igandea - 19:30 - EIDABE ekimen kulturalak: Sardine Freskue (Euskal Herria).