Aste Nagusia 2016

Tortilla usaina nagusi Aste Nagusiko asteartean

uriola.eus 2016ko abu. 24a, 14:23

Atzo ere festa giroa nabaria izan zen Areatza inguruetan zein Bilbo osoan. Goizetik igel lehiaketaz, umeentzako grafiti tailerraz zein beste hainbat ekintzetaz gozatzeko aukera egon zen. Baina eguerdian patata tortilak nagusitu ziren; milaka lagunek hartu zuten Areatza lagun giroan torilak egin eta bertan bazkaltzeko. Arratsaldeko hainbat ekitaldi bertan behera geratu ziren asteleheneko eraso sexista salatzeko elkarretaratzek ordezkatuta.