Imanol Urbietaren omenez

uriola.eus 2016ko ira. 29a, 08:39

Atzo zendu zen 82 urterekin Imanol Urbieta irakasle eta musikaria gogoan hartuko dute larunbatean bilbotarrek kantuan egiteko.

Abesti ezagun ugari sortu zituen Urbietak: Jon BraunRan Rober Ran, MacMikel... Horiek eta beste asko kantatzeko deialdia egin dute urriaren 1ean. 'Imanol Urbieta omenaldi kantu poteoa' antolatu dute hainbat kantuzalek. 13:00etan, Unamuno plazan elkartzeko deia egin dute: "Imanolen kantek hiru belaunaldien belarri, bihotz eta mingainak ezagutu ditu eta egin diezaiokegun omenaldirik onena, kantatzen jarraitzea eta ahozko transmisioan belaunaldiz belaunaldi sakontzea da. Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko".

 
 

[2016-09-28] Imanol Urbieta irakasle eta musika sortzailea hil da