Ezagutzera eman dituzte 2017ko aratusteetako kartel finalistak

uriola.eus 2017ko urt. 24a, 16:37

En La Calle, San Anton, BoroBilbo, Conceptual, Bil-Ba-O eta Sardinita dira Bilboko Aratusteetako Kartel Lehiaketako finalistak. Haien artean aukeratuko da otsailaren 23tik 28ra ospatuko diren Bilboko Aratusteetako irudia.

Aukeratutako kartel finalisten epaimahaia ordezkari hauez osatuta dago: Itziar Urtasun, Jai Batzordearen presidentea eta Bilboko Udaleko Jaietako sailaren zinegotzia, Asier Abaunza eta Amaia Arenal zinegotziak, Bilboko Konpartsen ordezkari bat, Maylin Vergara disenatzailea eta Cristina Camargo, Nervion egunkariko kazetaria.

Edizio honetan ehun kartel baino gehiago aurkeztu dira, aurreko urtean aurkeztu ziren kopuru antzekoa eta proposamenak ez dira Bilbokoak soilik izan. Parte-hartzaileak hainbat hiritatik etorri dira: Nafarroa, Bartzelona, Lleida, Huelva, Sevilla, Leon, Valentzia eta Murtzia. Halere, Bilbokoak izan dira batez ere lanen jatorria.

Kartel finalistaren aukeraketa

Hiru modu daude sei kartel finalisten arteko aukera egiteko. Era presentzialean Euskal Museora bertaratzen, Udalaren web orriaren bidez (www.bilbao.eus) eta lehiaketaren laguntzaile diren komunikabideen bidez: ETB, Correo, Deia, Gara, Onda Vasca, Radio Bilbao, Bilbao 24 horas, El Nervion, Radio Nervion, TeleBilbao, Radio Popular, Bizkaia Irratia eta Onda Cero.

Bozkaketa urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra egin ahal izango da stelehen, asteazken, ostegun eta ostiraletan 10:00etatik 19:00etara eta asteartetan 10:00etatik 14:00etara. Botoa eman ahal izateko, egiaztagiri bat aurkeztu beharko da: NAN eta gidatzeko karneta, besteak beste.

Sistema bakoitzeko botoek hautaketaren %25 suposatuko dute. Gainerako %25 epaimahaiaren bozketaren bidez erabakiko da.

Lan finalistaren egileak 2.000 euroko saria jasoko du.