Hilabetez luzatu dute Aurrerago! proiektuko foroan parte hartzeko epea

uriola.eus 2017ko urt. 27a, 11:49

Ahalik eta iritzi eta iradokizun gehien jasotzeko, martxoaren 5era arte luzatu dute Bilboko Hiri Plangintzarako Plan Orokorreko proposamenei buruzko foroan iritzia emateko epea.

Martxoaren 8an lan-mahaien saioak hasiko dira. Mahai horiek, Herritarren Kontseiluko kideek, Udaleko sektorekako kontseiluek eta pertsona adituek osatuak; Bilbao Aurrerago! HAPO berrikusteko prozesuan jasotako barrutiko eta Bilboko proposamenak ezagutzeko eta eztabaidatzeko eratu dira. Lehenengo saioa informatiboa izango da eta hurrengo bietan datozen hamarkadatan Bilboko paisaia urbanoa definituko duten proiektuak eztabaidatu eta ondorioak aterako dituzte.

Lan-mahien saioak lantaldeenak (barrutietako taldeak) amaitu ondoren hasiko dira, otsailerako aurreikusita. Barruti bakoitzeko lantaldea 40 pertsonak osatzen dute, guztira 320 dira zortzi barrutietan. Alderdi politiko eta herritarren elkarteen ordezkariak dira eta pertsona partikularrak ere badaude. Norbere aldetik parte hartzen duten pertsona partikularrak zeintzuk diren erabakitzeko zozketa bat izan da eskaria egin duten herritarren artean. Zozketan adina eta generoa kontutan hartu dira, gizarte osoa ondo ordezkatuta egoteko.

2016ko irailetik aurrera, 3.800 pertsona baino gehiago ari dira Hiri Antolaketarako Plan Orokorra berrikusteko Bilbao Aurrerago! prozesuan parte hartzen. Horietatik, 2.100 pertsonari baino gehiagori informazioa eman zaie AurreraGune informazio-puntuetan; horietatik 1.300 Bilboko ikastetxeetako ikasleak dira eta 400 barrutietako lantaldeetakoak eta sektorekako lanmahaietakoak.

Eztabaida talde gehiagotara zabaltzeko asmotan, Udalak unibertsitate-mailako saioak antolatu ditu unibertsitateetako ikasleekin. Asmoa da saio horiek Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait fakultatetan otsailean egingo diren saioekin amaitzea eztaibadarako aldia. Unibertsitate-mailan egiten ari diren saio hauei gehitu behar dizkiegu herritarrek parte hartzeko prozesuaren barruan, irailean eta urrian, uriko 16 prestakuntza-ikastetxetako 1.016 ikaslek egindakoei.

Herritarren irirtzia eta eztabaida denbora errealean

Epea luzatuta, herritar guztiek webguneko foroan parte hartzea bultzatu nahi da. Interesaren arabera, uriko zortzi barrutietako proposamen guztiei buruz edota proposamenetako batzuei buruzko iritzia eman daiteke. Herritarrek, bilbotarrak izan zein ez, Hiri Antolaketarako Plan Orokorra berrikusteko prozesuaren aurrerapenean jasotako proposamenei buruz duten iritzia eman eta iruzkinak egin ditzakete, hain zuzen ere, hirigintzaren arloko hamabi gai dituzte martxoaren 5era arte iritzia emateko.

Parte hartzen dutenak ondoren adierazitako proiektuen alde, aurka edota modu neutralean ager daitezke: etxebizitzen eraikuntza, hiriaren kanpo-konektibitatea hobetzea, barruko mugikortasun jasangarria, jarduera ekonomikoak, espazio libreak eta berdeguneak, hiriko ekipamenduak eta ondarearen babesa.

Kasu bakoitzean iritzia emateko eta proposamenari buruzko balorazioa denbora errealean ikusteko aukeraz gain, parte-hartzaileek euren balorazioak argumentatu ahal izango dituzte proiektuei banan-banako iruzkinak eginez eta beste partaide batzuen balorazioak eta iruzkinak komentatuz.

Proposamen bat baino gehiago dituzten jarduketetan, batekin ere ados egon ezean, IRUZKINAK atalean azaldu ahal izango ditu partaideak bere argumentuak eta zergatik irizten dion beharrezkoa ez dela edo zergatik proposatu duen alternatiba bat.

Gai bakoitzaren amaieran atal bat dago – iruzkin orokorrak-, proposamen artean jaso ez den ideia edota beste edozein alderdi azaltzeko. Parte hartzeko moduari buruzko zalantzak argitzeko, helbide elektroniko honetan egin dezakezue kontsulta: participapgou@bilbao.eus.

Prozesuan egindako ekarpenak jasota, HAPOren Aurrerapenaren idazketa amaituko da eta ohiko bideaz tramitatzen hasiko da. Horretarako bi hilabetez jendaurrean egongo da ikusgai, herritarrek eta interesatutako eragile guztiek iradokizunak eta alternatibak aurkeztu ahal izateko. Epe hori iraganda, Bilboko Udalbatzarrak erabaki beharko du zeintzuk diren HAPO berria idazteko kontuan hartuko diren irizpideak, alternatibak eta proposamenak. Horren idazketa 2017tik aurrera izatea dago aurreikusita.