Indarkeria sexista

Asteburuan sexu erasoa jasan duela salatu du emakume batek

uriola.eus 2017ko ots. 1a, 15:11

Emakumeak salaketaren bidez jakitera eman duenez, erasoa larunbatean izan zen San Frantzisko auzoan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, emakume batek sexu erasoa salatu du Bilbon. Erasoa larunbatean izan zen eta El Correo agerkariak kaleratutakoaren arabera, emakumea konorterik gabe zegoen erasoaren unean San Frantziskoko etxebizitza batean. 

Salaketa asteartean jarri zuen. 

 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskal Herrian) edo 016 (Estatu mailan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.