Bilbao Atletismo Santutxu taldea bigarren sailkatu da Europako taldekako kros txapelketan

uriola.eus 2017ko ots. 6a, 12:00
Argazkia: bilbaoatletismosantutxu.com

Portugaleko Albufeira eskualdean jokatutako Europako taldekako kros txapelketan BM Bilbaoko korrikalariak bigarren sailkatu dira. Lehenengo postuan Turkiako Üskudar Belediye taldea sailkatu da, bigarrenak BM Bilbaoko neskak izan diraeta hirugarrenak Britainia Handiko Aldershot taldekideak.

Europako taldekako kros txapelketan bigarren sailkatu ziren Bilbao Atletismoko neskak, joan den igandean. Iaz ere bigarrenak izan ziren, eta bosgarren aldia da jarraian podiumera heltzen direla. Otsailaren 5ean Turkiako Üskudar Belediye taldea izan zen garaile 20 punturekin, Bilbao Atletismo Santutxuko seikotea 38 punturekin bigarren sailkatu zen eta Britainia Handiko Aldershot taldea hirugarren izan zen 45 punturekin. Sei kilometroko lasterketan Turkiako Üskudar taldeko Irene Cheptain izan zen garaile (20:18), hogei segundora Bilbao Atletismoko Trihas Gebre sailkatu zelarik (20:40). Bilbao Atletismoko Ancuta Bobocel seigarren helmugaratu zen (20:58), Azucena Diaz hamabigarren (21:27), Iris Fuentes-Pila hamaseigarren (21:40), Tania Carretero hogeigarren (21:55), eta Iraia Garcia bizkaitarra 47. geratu zen sailkapen banakako sailkapenean, 23:29ko denborarekin.

Hurrengo jomuga otsailaren 26an Marina D'orren (Castelló) izango den Espainiako taldekako kros txapelketan du finkatuta Bilboko taldeak

 

Argazkia: bilbaoatletismosantutxu.com