Aratusteak 2017

Galdera gehiago Bilboko Aratusteak ezagutzeko

uriola.eus 2017ko ots. 10a, 10:00

Ane Zabala eta Galder Perez 2016ko Farolin eta Zaranbolas Bilboko Aratusteen Lehiaketara aurkeztu dira Aratusteen ereduaz zenbat dakiten probatzeko. Galdera gehiagori erantzun behar izan diete lehiaketako bigarren zati honetan. 

2015ean Aratuste Zapaturako eredu berria ezarri zen. Horrek, besteak beste, ohiko mozorro desfilea ordezkatu zuen eta askotako programa zabal bat ekarri zuen. Kultura, musika, gastronomia, eta haurrentzako ekintza mordoa jai esparruaren gune deberdinetan zehar banatuta antolatu zen.

Baina zeintzuk dira zehazki Aratuste Zapatuko jai esparruaren guneak?

Zeintzuk dira antzinako Aratuste bilbotarreko pertsonaiak?

Zeintzuk dira Aratusteetako egitarauan aurki daitezkeen jarduerak?

Galdera hauei erantzuteko gai bazara asko dakizu Bilboko Aratusteei buruz. Zorionak!

Galderei erantzuten asmatu ez baduzu informazioa falta zaizu. Horrek konponbide erraza dauka: www.bilbokokonpartsak.eus

 

Mozorro kalejira

Aurtengo mozorro kalejira/lehiaketan parte hartzeko aldez aurretik izena eman daiteke bulegoa@bilbokokonpartsak.eus helbidera idatzita. 

Aratusteetako ohiko jarduerez gain egitarau oparoa prestatzen ari dira Bilboko Konpartsak Aratuste Zapaturako.