Mamitsuak diren eta gaurkotasuna duten ilustrazioak

bertonaldizkaria 2017ko ots. 16a, 08:30
'Gizakiak horrela jarraituz gero, etorkizuneko Bilbo' / Ibon Elorrieta Sanz

Diseinatzaile grafikoa eta ilustratzailea da Ibon Elorrieta Sanz. Txikitatik gustuko du marraztea, eta duela lau bat urte ekin zion “serio” marrazteari. Gai “mamitsuak eta gaurkotasuna dutenak” interesatzen zaizkio, batik bat. 

Azkenaldian digitalki margotzen du batez ere, baina ez ditu alboratzen akrilikoa, akuarela, tinta eta arkatza. Digitalki margotzeak “abantaila eta aukera asko” ematen dituela dio Ibonek, besteak beste, hainbat trikimailu eta filtro erabiltzeko aukera eskaintzen dio.

Oraingoz hasi baino ez dela egin dio umil: “Mila gauza ditut egiteko, eta auskalo nora eramango nauen nire zaletasunak”. Maisu klasikoen lana gomendatu digu, eta euskal ilustratzaileen artean Eider Eibarrena.

 

Facebook / Ibon Elorrieta Sanz