Estereotipoetatik ihes egiteko adibide gehiago

uriola.eus 2017ko ots. 21a, 08:30

Bilbo Zaharra euskaltegiak urteko bigarren hiruhilekoaren baitan hainbat saio antolatu ditu Estereotipoetatik ihesi gaia abiapuntu hartuta. 

Hinka taldeak 1.615 ikuskizuna eskainiko du gaur, hilak 21. Itxaro Borda idazlearen testuekin osatutako kontzertua, hain zuzen ere. Poema bilduma musikatuak oraina eta iragana uztartzen ditu. Besteak beste, duela 400 urte euskal arrantzaleek bisi izan zuten gertakari tragikoak eta Islandiaz maiteminduta dagoen idazlearen testu autobiografikoak.

Forumari bukaera Bernardo Atxagak emango dio Itzulpena kristalezko zubi bat hitzaldiarekin. Atxagak esana da: "Oraingo egoera erokeria da. Itzulpenarena estatu auzi bat da. Aparteko kontselaritza bat behar luke, eta behar bezala antolatzeko plan orokor bat. Eta azpigai bat litzateke nora bideratuko ditugun itzulpenaren indarrak". Otsailaren 22an izango da Atxagaren hitzaldia.

Jarduerak Euskaltzaindiaren areto nagusian izango dira, 19:00etan hasita. 

bilbozaharra.eus