Ur mozketak Enrique Eguren eta Labayru kaleetan

uriola.eus 2017ko ots. 21a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez bihar, otsailak 22, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Enrique Eguren eta Labayru kaleetan.

Hain zuzen ere, ur mozketa Enrique Eguren kaleko 4. zenbakian eta Labayru kaleko 15etik 23ra bitarteko zenbaki bakoitietan emango da.

Labayru kaleko 21ean dagoen berunezko ur-hartune bat berritzeko kenduko dute ura.