Zabalik dago 129 blogen artean onenak bozkatzeko epea Blogetan lehiaketan

uriola.eus 2017ko ots. 21a, 07:30
Argazkia: www.blogetan.eus

Lehiaketan izena eman duten blogak guztira 129 dira. Horien artean onenak hautatzeko hasi da jada bozkatzeko epea lau kategoriatan. 

Oso anitzak dira Blogetan! Euskal blogariak lehian txapelketako bigarren edizioko 129 blog partaideak. Gainera, aurreko edizioan baino gehiago aurkeztu dira aurtengoan, hamalau blog gehiago, hain zuzen ere. 

129ak lau kategoriatan sailkatuta daude: 58 kultura arlokoak dira, kopuru gehien bildu dituena; 27 aisialdi kategoriara lotuta; 21 gizarte eta politika kategorian; eta, zientzia eta teknologia kategorian parte hartzen daudenak 23 dira.

Fase berri honetan edozeinek bozka dezake bere bloga edo atsegin duen beste bat. Hortaz, sarean dabilen edonork du bozkatzeko aukera. Botoa emateko blogetan.eus-en sartu eta bi aukera daude: zuzenean edo Twitterren bidez.

Publiko eta epaimahaikideen botoen batuketaz erabakiko da zeintzuk izango diren kategoria bakoitzeko hiru blog finalistak.

 

Sariak

Bernat Vidal artistak Azkue Fundazioarentzat diseinatutako garaikurra eta Fnac-en gastatzeko 200 eurotako diru txekea dira, besteak beste, irabazleek eskuratuko dituzten sariak.

Sari berezi bat ere banatuko dute aurtengoan, euskal blogari berrienari emango diotena. ARGIAn kolaboratzeko aukera eta urtebeteko ARGIAren harpidetza.