Hutsik dauden etxebizitzen inbentarioa egiteko proba pilotua abiaraziko du Udalak

uriola.eus 2017ko ots. 21a, 09:47
San Ignazio. Arg.: Google Maps

Hutsik dauden etxebizitzen egoera aztertu eta errentan ematea posible den ikertzeko Bilboko bost auzotan jarriko du martxan Udalak esperientzia pilotua.

Bilbon hutsik dauden etxebizitzen inbentario zehatza sortze aldera Altamira, Ametzola, Iturralde, Matiko eta San Ignazio auzoetan jarriko da martxan proba pilotua, eta emaitzen arabera beste gune batzuetara ere zabalduko da. Hutsik dauden etxeen egoera eta hutsik zergatik dauden jakitea da helburua. Horretarako, auzokideei laguntza eskatuko diete, hutsik dauden etxeak ahalik eta zehatzen sailkatzeko. Aztertutako etxebizitzetako 100 jaberi inkesta egingo zaie eta haietako batzuekin taldeko bilerak egingo dira, etxebizitza horien merkaturako neurriak zeintzuk izan daitezkeen kontrastatzeko.

8.722 etxebizitza huts

2016ko azaroan Bilbon 8.722 etxe huts posible identifikatu zituen Udalak. 5.453 etxebizitza zenbatu ziren inor erroldatu gabe eta ur-kontsumorik gabe, eta beste 3.269 etxebizitza inor erroldatu gabe eta ur-kontsumo txikia dutenak. Esperientzia piloturako aukeratutako zonaldeetan 577 etxebizitza huts eta erabilera txikiko 423 erregistratu ziren.

 

[2016-11-18] Hutsik dauden 5.453 etxebizitzetatik "ahalik eta gehien" alokairu sozialeko merkatura ateratzea helburu

[2016-12-01] Surbisak bere araudia doitu du hutsik dauden etxebizitzak merkatuan jartzeko