URIOLA Laguntzaileak

Saretu, babestu, indartu: izan zaitez URIOLA Laguntzailea

uriola.eus 2017ko mar. 2a, 12:00

Erronka luzatu die URIOLA.eus plataformak bilbotarrei: "Denon artean Bilboko komunikabide euskaldun handi bat sortzeko" erronka, hain zuzen ere. Horretarako diru-bilketa jarri du martxan. "Ekarpen txikiekin proiektuak handi egin daitezkeelako". 

URIOLA.eus proiektua, Bilbon euskara sustatu eta Bilboko euskaldunen beharrei erantzuna emateko asmoz duela hiru urte sortutako proiektua da. "Auzolanean sortzen ari garen plataforma egonkontzeko", harpidetza edo laguntza kanpaina jarri du abian URIOLAko lantaldeak. Norbanakoei eta talde edota eragileei zuzendutako kanpaina da. Diru-ekarpenaren bidez bilbotarrek "URIOLA proiektuari bultzadatxoa ematen lagunduko digute", adierazi dute URIOLAko lagunek.

Zehazki, urtean 25 euroko ekarpena (norbanakoek), 100 eurokoa (talde eta eragileek) edota "nahi/ahal den ekarpena (x€)" egiteko aukera eskaintzen du kanpainak. Harpidetza eskaera egiteko uriola.eus/harpidetza orrian dagoen galdetegia bete behar da. Galdetegia bete ondoren, URIOLA eskatzaileekin harremanetan jarriko da harpidetza behar bezala bideratzeko.

 

URIOLA Laguntzaileen onurak

Abantaila bereziez gozatzeko aukera izango dute URIOLA Laguntzaile direnek. Besteak beste, URIOLA.eus plataforman profil propioa izatea eta edukiak argiratzea; albiste garrantzitsuenak e-postaz jasotzea; edota astero antolatuko diren zozketetan parte hartzea.

 

Informazioa

Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehigarria eskuratzeko URIOLAk atal berri bat sortu du beren-beregi (uriola.eus/harpidetza), eta e-posta helbidea eta telefonoa prest ditu harremanetarako.

Posta elektronikoa: bilbokouriola@gmail.com

Telefonoa: 94 447 10 42