URIOLA Laguntzaileak

Oraingo goraldi hau behar-beharrezkoa dugu

Aitor Zuberogoitia, HUHEZIko irakaslea 2017ko mar. 20a, 07:00

Euskarazko Wikipediak dioskunez, itsasaldia edo marea ilargiaren eta eguzkiaren grabitatearen eraginez gertatzen den itsas-mailaren gorabehera erritmikoa da. Itsas-mailak txandaka iristen ditu maila goreneko unea (itsasgora edo goraldia) eta maila gutxienekoa (itsasbehera edo beheraldia). Fenomeno hau kostalde eta itsasadarretan da agerikoa.

Hau guztia ez zaigu arrotz, Bilbon itsasadar ezaguna daukagulako. Euskarazko Wikipediaren arabera, lehorrean barneratzen den itsas-zatia da itsasadarra, itsasaldien menpe dagoen ur-eremua.

Itsasaldien menpe dagoen ur-eremua. Horren berri ere badugu, ezagutzen ditugu nola itsasaldiak hala uriolak. Ondo gogoan daukagu, berbarako, 1983koa, Bilboalde guztia blaitu zuena, haren premian ez geunden arren.

Orain, ordea, beste goraldi bat dator, eta ordukoa ez bezala, oraingo goraldi hau behar-beharrezkoa dugu.

Bilbok URIOLA hau behar du, bai horixe. Aberastu bere emaria! Izan zaitez zeu ere URIOLA Laguntzaile!

 

[Saretu, babestu, indartu! Izan zaitez URIOA Laguntzaile!]