Espazio publikoaren okupazioak eta ur mozketa bat iragarri dituzte biharko

uriola.eus 2017ko mar. 20a, 08:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, martxoak 21, esparru publikoa okupatuko dute Zabalbiden, Luis Bralle kalean eta Larrakotorren. Gainera ura kenduko dute Dendarikalen eta Artekalen.

Bihartik ostegunera, martxoaren 21etik 23ra, 09:15etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak okupatuko dituzte Zabalbide kalean, Fagoaga Tenorearen eta Santa Klara kaleen artean. Ordezko bideak Masustegi, Prim, Aurrekoetxea eta Iturribide kaleak izango dira.

Fresatze eta asfaltatze-lanak egiteko eta seinale horizontalak pintatzeko okupatuko dute espazio publikoa.

Bestalde, bihartik apirilaren 7ra bitartean, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dituzte Luis Braille kalean, Larrakotorre eta Kanariar Uharteen kaleen artean. Eta Larrakotorre kalean, 1-Bis zenbakiaren eta Luis Braille kaleko bidegurutzearen artean. Okupatuko diren guneetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta ibilgailuen zirkulazioa ahalbidetuko da etengabe.

Saneamendu-sarea konpontzeko eta kanalizatzeko okupatuko dute espazio publikoa.

Ur mozketak

Bihar ere, uraren hornidura zerbitzua etengo dute 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, Dendari kaleko 28tik 32ra bitarteko zenbaki bikoitietan eta Artekaleko 33 eta 35 zenbakietan.

Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko kenduko dute ura (eraikin bat eraberritzeko lanak).