Maiatzaren 1eko "borrokara lotzeko" deia zabaldu dute

uriola.eus 2017ko api. 25a, 10:07

Bilboaldeko hainbat gizarte eragile biltzen dituen Maiatzak1Egin plataformak Langileen Nazioarteko Egunean antolatutako manifestaziora gerturatzera animatu ditu bilbotarrak. 

"Kapitalaren aurkako borroka luze honetan gorabeherak egon badaude, bai. Hala ere, herri mugimenduak eta langile klaseak gure askatasun gosea burgesiaren zapalketa baino indartsuagoa dela erakusten jarraitu behar dugu". Aldarria argi eta ozen entzunarazteko Bilboko kaleetan zehar azken urteotan ohiko bilakatu den manifestazioa deitu dute Maiatzak1Egin plataformako kideek.

Mobilizazioa 18:00etan abiatuko da Kale Nagusitik, Bizkaiko Foru Jauregiaren paretik. 

#M1Egin