Xabi Aburruzagak itxiko du Deustura Udazkeneko Kultura programa

uriola.eus 2014ko abe. 18a, 08:58

Deustuak, euskal hiztun gehien dituen barrutiak, euskaran eta euskal kulturan oinarritzen den Deustura Udazkeneko Kultura programa jaso du beste urte batez. Gaur, 19:30ean, Xabi Aburruzagak kontzertua emango du Deustuko Udaltegian. 

Zinekluben, Arriaga Kontserbatorioaren eta Euskararen Etxearen laguntza duen Deustura Udazkeneko Kultura programari gaur emango diote amaiera Deustuko Udaltegian. Programazioaren barruan literaturari buruzko hitzaldiak, bertso saioak, bakarrizketak, dantza, zinea eta musika eskaini dituzte gaur arte.

Gaur, abenduak 18, 19:30ean, Xabi Aburruzaga Triok kontzertua eskainiko du Deustuko Udaltegian. Musikari bizkaitarrak bere diska berria 'Geure' aurkezten du. Lan honekin, Aburruzagak bere estilo propioa jorratzen jarraitzen du, tradizioa eta modernitatea uztartzen dituena. Pieza instrumentalak zein abesturiko kantak aurkituko ditugu lan honetan. Letren egileak Unai Elorriaga, Iñaki Aurrekoetxea eta Kirmen Uribe izan dira.

Informazio gehiago: www.kulturabarrutik.net  edo 010 telefono zenbakian.