Dantzaldiak Deustuko Kiroldegian izango dira igandetik aurrera

uriola.eus 2015ko aza. 19a, 07:45

Bertan mantenduko dira dantzaldiak urtarrilaren erdialdera arte, La Casilla Pabiloiko eguberriko izotz pistaren instalazioagatik.

Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, bizikidetza eta Jaiak Sailak antolatzen dituen dantzaldiak igande honetan, azaroak 22, Deustuko Kiroldegira doaz eta bertan egongo dira urtarrilaren erdialdera arte La Casilla Pabiloiko Eguberriko izotz pistaren instalazioagatik.

Asteburuko programa

Deustuko Kiroldegiak igandean, azaroaren 22an, dantza saioa izango du 18:00etatik 21:00etara Xandalo orkestrarekin.