Astika jaietan murgilduko da bihar eta etzi

uriola.eus 2016ko urr. 6a, 09:45

Bilbo eta Erandio artean dagoen Astika auzoa jaietan murgilduko da bihartik igandera. Askorentzat Astika ezaguna ez bada ere, laugarrenez antolatu dituzte festak eta urtero jende gehiago bertaratzen da musikaz eta giro onaz gozatzera.

Guztira 13 kontzertu inguru egongo dira beraz, musika izango da bi egunetako protagonista nagusia. Hala ere, bazkari herrikoiak, jokuak, olerkiak zein grafitiak ez dira faltako, besteak beste.

 

Egitaraua

Urriak 7, ostirala

- 11:00. Txupina eta mexikar hamaiketakoa.

- 12:00. Erdi Aroko jokuak: arkuak, espatak, justak. 

- 15:00. Bazkari herrikoia.

- Ondoren Kontzertuak: Mortis Causa, Radikal Hard Core, Audiencia Nacional, Os Empty Heads eta DJ Hiphopotamo.

 

Urriak 8, larunbata

- 15:00. Bazkari herrikoia.

- 17:00. Rebertso Kolektiboa, olerkiak.

- 19:00. Graffiti erakusketa.

- 19:30. Ilargi Live Downtempo Sonic Trip.

- 21:00. Afari herrikoia.

- 22:00. Kontzertuak: Novato, Salda Dago, Selektah Stepi, Moises No Duerme y Los Noctambulos, Little Martin Selektah, TX Askea, More jaia.